restaurantekandela.com

Kandela Jatetxea - Torre Luzea 2 - Zarautz

943 834 959 - info@restaurantekandela.com

"Janariagatiko maitasuna baino maitasun zintzoagorik ez dago." George Bernard Shaw

eu/es/en/fr
On egin!
On egin!
¡Buen provecho!
Buon appetito!
Bon appétit!
祝好胃口�? class=
Приятного аппетита!
Enjoy your meal!
Smakelijk eten!
कृपय�?भोजन का आनंद लीजिये !
On egin!
¡Buen provecho!
Buon appetito!
Bon appétit!
Приятного аппетита!
Enjoy your meal!
Smakelijk eten!
कृपय�?भोजन का आनंद लीजिये !

Zarauzko herriaren edertasunaren pareko den jatetxe honetan, gustu nabarmenez apaindutako jangelaz gain karta zabala aurki dezakegu. Bertan pastak aparteko lekua badu ere, euskal kutsua ezin dugu ukatu bere plateretan. Kandelak inguruarekin duen lotura sendoa bere filosofia ikusiaz uler dezakegu, jatetxearen sortzaile izan den Algaba Arrieta familiaren hitzetan isladatzen den bezala:

"Bezeroaren gogoa da gure lehen ardura. Haren eskarei erantzun zintzoa ematen badiegu, eroso sentiaraziz, gure piezarik garrantzitsuena dela erakutsiaz eta jakirik onenak eskeiniaz, guretzat nahikoa da."

Hitz sinple hauetan laburbiltzen da Kandela Jatetxearen filosofia. Gure helmuga bezeroaren nahia asetzea da, horrek esan nahi duen guztiarekin. Eta helburu hau betetzeko enpresako kide guztien inplikazioa beharrezko dela uste dugu.

Honako alderdi hauek kontutan hartzera eramaten gaitu horrek:

Abegi ona

Azaltzea baino errazago da abegi ona sentitzea. Bezeroak goxo eta epeltasunez tratatu behar dira, gustora senti daitezen.


Zerbitzu ona

Arlo honek hainbat ataletaz arduratzea dakar: Lokalaren, instalazioen naiz langileen itxura zaindu behar da. Fidagarritasuna eskeini behar dugu, bezeroari gutaz espero duena eskeiniaz, erantzun azkarra emanez arazo edo iradokizunen bat agertzen bada. Eta ahal den neurrian arazoak aurreikusiaz. Profesioanltasuna erakutsi behar dugu, gure ezagutza eta trebetasunak eguneratuaz. Adeitasuna eta irisgarritasuna ere funtsezkoak dira. Bezeroa errespetuz eta begikotasunez tratatu behar da, bere jakingura, uler dezakeen moduan, asetuaz. Eta momentu jakin batean, bai bezeroek naiz langileek, enpresako arduradunekin komunikazio arina izatea funtsezkoa da. Beharrezkoa da ingurune segurua sortzea bai bezeroentzat bai pertsonalarentzat. Enpresak zintzotasuna eta hurbiltasuna isladatzeak jatetxearen sinesgarritasuna bermatzen du.

Sukalde fina

Prestaketa zaindua nahiz genero onenaren erabilera da gure plateren sekretua, gure bezeroen gustuetara ahalik eta gehien hurbiltzeko.


Sarrerak

Ahate foie grass-a

13,50

Orburuak muxilekin

15,50

Otarrainskak plantxan

13,50

Iberiar urdaiazpiko platera

16,00

Entsalada mixta berezia (birentzako)

12,00

Gula eta ahate konfit entsalada

10,00

Makailu konfitatu entsalada

10,50

Ahuntz gazta entsalada

9,50

Kumato eta mozzarella entsalada

10,00

Onddo nahaskia hojaldrean

12,50

Pastak

Spaghettiak bologniar erara

9,00

Udare edo onddoz betetako pasta roquefort saltsaz

11,00

Fettuccine-ak carbonara saltsaz

9,50

Spaghetti-ak porcini saltsaz

10,00

Sukaldariaren fettuccine-ak

10,00

Amonaren lasaña edo begetala

11,00

Spaghetti minak muxilekin

13,50

Arrainak

Makailu frijitua tipulaz

16,00

Makailua pip-pilean

17,50

Legatza saltsan muxil eta kokotxekin

17,50

Zapoa errefritoaz

17,00

Erreboiloa errefritoaz

24,00

Haragiak

Ahate konfita

11,50

Azpizuna plantxan edo fiorentino erara

17,00

Azpizuna foiez

19,50

Idi isatsa

16,50

Txerri iberiar azpizuna

18,50

BEZ barne

 


solo se admiten reservas telefónicas 943 834 959

Gure bezeroak beti dira lehentasuna guretzat, horregatik xehetasun guztiak behar bezala betetzea da gure helburua, Kandelan egotea esperientzi ezin hobea izan dadin. Gure hustetan detaile hauek egiten dute aldea ona eta onenaren artean. Horregatik gabiltza behin eta berriz gure eskeintza eta zerbitzua hobetzen. Bide honetatik abiatuz oso karta zabala aurkezten dizuegu, dieta bereziei harreta handia jarriaz, batik bat glutenik gabeko produktuei dagokionez. Gainera, ingurune ezin hobeak eta hurbileko lagun taldeak osatzen dute Kandela esperientzia.