Zarauzko herriaren edertasunaren pareko den jatetxe honetan, gustu nabarmenez apaindutako jangelaz gain karta zabala aurki dezakegu. Bertan pastak aparteko lekua badu ere, euskal kutsua ezin dugu ukatu bere plateretan. Kandelak inguruarekin duen lotura sendoa bere filosofia ikusiaz uler dezakegu, jatetxearen sortzaile izan den Algaba Arrieta familiaren hitzetan isladatzen den bezala:
"Bezeroaren gogoa da gure lehen ardura. Haren eskarei erantzun zintzoa ematen badiegu, eroso sentiaraziz, gure piezarik garrantzitsuena dela erakutsiaz eta jakirik onenak eskeiniaz, guretzat nahikoa da."
Hitz sinple hauetan laburbiltzen da Kandela Jatetxearen filosofia. Gure helmuga bezeroaren nahia asetzea da, horrek esan nahi duen guztiarekin. Eta helburu hau betetzeko enpresako kide guztien inplikazioa beharrezko dela uste dugu.
Honako alderdi hauek kontutan hartzera eramaten gaitu horrek:
Abegi ona
Azaltzea baino errazago da abegi ona sentitzea. Bezeroak goxo eta epeltasunez tratatu behar dira, gustora senti daitezen.
Zerbitzu ona
Arlo honek hainbat ataletaz arduratzea dakar: Lokalaren, instalazioen naiz langileen itxura zaindu behar da. Fidagarritasuna eskeini behar dugu, bezeroari gutaz espero duena eskeiniaz, erantzun azkarra emanez arazo edo iradokizunen bat agertzen bada. Eta ahal den neurrian arazoak aurreikusiaz. Profesioanltasuna erakutsi behar dugu, gure ezagutza eta trebetasunak eguneratuaz. Adeitasuna eta irisgarritasuna ere funtsezkoak dira. Bezeroa errespetuz eta begikotasunez tratatu behar da, bere jakingura, uler dezakeen moduan, asetuaz. Eta momentu jakin batean, bai bezeroek naiz langileek, enpresako arduradunekin komunikazio arina izatea funtsezkoa da. Beharrezkoa da ingurune segurua sortzea bai bezeroentzat bai pertsonalarentzat. Enpresak zintzotasuna eta hurbiltasuna isladatzeak jatetxearen sinesgarritasuna bermatzen du.
Sukalde fina
Prestaketa zaindua nahiz genero onenaren erabilera da gure plateren sekretua, gure bezeroen gustuetara ahalik eta gehien hurbiltzeko.
solo se admiten reservas telefónicas 943 834 959